Aisialdia

"Aisialdia askatasun prozesu bat da non jasotzaileek jarrera zabala, askea eta konpromezuz beteta duten errealitatea eraikitzen den bitartean".

lunes, 20 de diciembre de 2010

Gaur egungo haurrak gero eta sedentarioagoak

Gabonetak oporrak datoz, eta berriro ere gure etxeko txikiek denbora libre non pasatuko egongo dira pentsetazen guraso asko eta asko. Gurasoek kontuan eduki behar dute gaur egungo gizarte honek duen arazoetako bat, sedentarismoa dela hain zuzen ere. Esan bezela oporrak datoz eta oporrekin batera Olentzero eta seguruenik hainbat gazteek, Play Satitona, Wii, Nintendoa,... eskatu diotela, horrela ba, sedentarismoa bultzatzen eramanez. Baina gizarteak badaki zer den sendetarimoa? Guroso, hezitzaileek,... badakite nola aurre egin honi?. Ez, bideo honek, arazoa modu argi batean planteatzen du eta baita gure haurrek sendentario ez bihurtzeko konponbidea eman ere.

Olentzero


Urtero bezala, Olentzero etortzear dago. Normalean, etxea apaintzen da, zuhaitza jarri, argiak, etab. gaur, txikiekin egin daiteken beste jarduera bat azalduko dizuet.
Goian agertzen den irudia egin edo inprimitu eta gero, puntutxuen gainean zulo bat egin behar da besoak eta hankak lotzeko. Txapelan ere, beste zulo bat egin behar da gero umeek nahi duten lekuan zintzilikatzeko.

domingo, 19 de diciembre de 2010

Umeen gabonetako parkea

Asteburu honetan, 46. UMEEN GABONETAKO PARKEAk 20 egunez ireki ditu ateak, abenduaren 18tik urtarrilaren 9ra, Bilbao Exhibition Centren, barraka, jolas, jarduera ludiko, kultural eta kiroletako eskaintza zabalarekin.

BECko UGP Gabonetako aisialdi-agendako hitzordurik ospetsu eta beteranoena da eta aurten, inoiz baino gehiago, programazioa familiarteko aisialdia sustatzera bideratuta dago. Familia osoak jarduera berberetan parte hartu ahal izango du, denok gozatu ahal izateko.


“Jolasteak badu etorkizunik” eta “Bakea irribarre batekin hasten da” izango dira Eusko Jaurlaritzak 2010-2011ko UMEEN GABONETAKO PARKEAk iraun bitartean eskainiko dituen jardueren lelo eta mezuak.




miércoles, 1 de diciembre de 2010

TAILERRAK

Tailerrak oso garrantzitsuak dira umeen garapenerako. Tailerren bidez, hauek kapazak izan behar dira ekintza desberdinak garatzeko. Aukera ematen dute gauzak behin eta berriro saiatzeko, behatzeko, interbideak bilatzeko, pazientzia izateko, etab. emaitza lortzeko.

Tailerrak planifikatzerako orduan kontuan izan behar da umeen adina, espazioa, taldea eta garatzeko beharrezkoa izango den denbora, umeen erritmoa errespetatuz.

Tailerrak egiterakoan, beti egongo da begirale bat laguntza eskaintzeko. Saiatu behar gara pausuz- pausu egitea umeak azalpenekin galdu ez dezaten, horrela laguntza behar dutenek galdetu dezakete edo bukatu duen umeren bat lagundu ahal dio.

Ekintza gehienak aurrera eramateko beharrezkoa eta ezin bestekoa materiala da. Erabiltzen diren materialak normalean, umeentzako ezagunak dira. Egingo den tailerra azaltzerakoan aurkeztu behar zaizkie; alde batetik material suntsigarria (kola, kotoia, artilea …) eta material ez suntsigarria (artaziak, pintzelak, erregelak …).
Hurrengo web orrialdeetan aurki ditzakezue umeekin burutu ahal diren tailer desberdinak:

Zer da ludoteka bat?

Umeak integratzeko baita jolasteko aukera ematen du. Eskolatik kanpo egiten dira herri edo hirigune desberdinetan. Normalean, arratsalde batzuetarako prestatzen dira. Ordutegi bat finkatzen da. Hau da, programaketa bat eskaintzen da eta nahi duenak apuntatu daiteke.

Ludoteka baten barruan finkatzen diren helburuak honakoak izan daiteke: ondo pasatzea, beste umeekin erlazionatzea, gauza berriak ikastea, denbora librean heztea, materiala zaintzen eta errespetatzen ikastea, etab.

Ludotekaren bidez, haurraren nortasuna garatzen da eta normalean jarduera hauek jokoen, tailerren eta jolas desberdinekin garatzen dira. Bertan ondo pasatzera joaten dira, baina aldi berean haien heziketarako eta trebetasunak garatzeko lagungarriak eta garrantzitsuak dira.
Ludoteka barruan arau batzuk daude eta hauek umeak baita hauen familiak bete behar dituzte.
Agertzen den argazki honetan ikusten da nola egon behar den antolatuta ludoteka bat, margozteko eta jolasteko mahaiak,
liburuentzako apalategiak, jostailuak gordetzeko armairuak, etab.