Aisialdia

"Aisialdia askatasun prozesu bat da non jasotzaileek jarrera zabala, askea eta konpromezuz beteta duten errealitatea eraikitzen den bitartean".
Mostrando entradas con la etiqueta tailerrak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta tailerrak. Mostrar todas las entradas

lunes, 20 de diciembre de 2010

Olentzero


Urtero bezala, Olentzero etortzear dago. Normalean, etxea apaintzen da, zuhaitza jarri, argiak, etab. gaur, txikiekin egin daiteken beste jarduera bat azalduko dizuet.
Goian agertzen den irudia egin edo inprimitu eta gero, puntutxuen gainean zulo bat egin behar da besoak eta hankak lotzeko. Txapelan ere, beste zulo bat egin behar da gero umeek nahi duten lekuan zintzilikatzeko.

miércoles, 1 de diciembre de 2010

TAILERRAK

Tailerrak oso garrantzitsuak dira umeen garapenerako. Tailerren bidez, hauek kapazak izan behar dira ekintza desberdinak garatzeko. Aukera ematen dute gauzak behin eta berriro saiatzeko, behatzeko, interbideak bilatzeko, pazientzia izateko, etab. emaitza lortzeko.

Tailerrak planifikatzerako orduan kontuan izan behar da umeen adina, espazioa, taldea eta garatzeko beharrezkoa izango den denbora, umeen erritmoa errespetatuz.

Tailerrak egiterakoan, beti egongo da begirale bat laguntza eskaintzeko. Saiatu behar gara pausuz- pausu egitea umeak azalpenekin galdu ez dezaten, horrela laguntza behar dutenek galdetu dezakete edo bukatu duen umeren bat lagundu ahal dio.

Ekintza gehienak aurrera eramateko beharrezkoa eta ezin bestekoa materiala da. Erabiltzen diren materialak normalean, umeentzako ezagunak dira. Egingo den tailerra azaltzerakoan aurkeztu behar zaizkie; alde batetik material suntsigarria (kola, kotoia, artilea …) eta material ez suntsigarria (artaziak, pintzelak, erregelak …).
Hurrengo web orrialdeetan aurki ditzakezue umeekin burutu ahal diren tailer desberdinak:

Zer da ludoteka bat?

Umeak integratzeko baita jolasteko aukera ematen du. Eskolatik kanpo egiten dira herri edo hirigune desberdinetan. Normalean, arratsalde batzuetarako prestatzen dira. Ordutegi bat finkatzen da. Hau da, programaketa bat eskaintzen da eta nahi duenak apuntatu daiteke.

Ludoteka baten barruan finkatzen diren helburuak honakoak izan daiteke: ondo pasatzea, beste umeekin erlazionatzea, gauza berriak ikastea, denbora librean heztea, materiala zaintzen eta errespetatzen ikastea, etab.

Ludotekaren bidez, haurraren nortasuna garatzen da eta normalean jarduera hauek jokoen, tailerren eta jolas desberdinekin garatzen dira. Bertan ondo pasatzera joaten dira, baina aldi berean haien heziketarako eta trebetasunak garatzeko lagungarriak eta garrantzitsuak dira.
Ludoteka barruan arau batzuk daude eta hauek umeak baita hauen familiak bete behar dituzte.
Agertzen den argazki honetan ikusten da nola egon behar den antolatuta ludoteka bat, margozteko eta jolasteko mahaiak,
liburuentzako apalategiak, jostailuak gordetzeko armairuak, etab.