Aisialdia

"Aisialdia askatasun prozesu bat da non jasotzaileek jarrera zabala, askea eta konpromezuz beteta duten errealitatea eraikitzen den bitartean".
Mostrando entradas con la etiqueta hausnarketa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta hausnarketa. Mostrar todas las entradas

martes, 30 de noviembre de 2010

KONFIANTZA JOLASAK. HAUSNARKETA:

Konfiantza jolasak ezinbestekoak dira umeek beraien buruarekiko eta gainontzekoekiko ziurtasuna eta konfiantza garatzeko.

Haurrek ikusten duten hartara jolasten dute; konfiantzazko harremanetan egituratutako helduen gizarte bat ikusten badute, haurrek interakzio egitura horiek erabiliko dituzte euren jolasetan; aldiz, konpetitibitatea ikusten badute, euren artean lehiatuko dira. Beraz, konfiantza jolasen jatorria bere kideen arteko harremanak konfiantzazkoak diren gizarteetan koka dezakegu.

Ematean eta jasotzean oinarritzen diren jolasak dira. Hori da konfiantza jolasen funtsa; laguntza ematea eta jasotzea taldeko helburu komunetara iristeko. Komunikazioa eta kohesioa bultzatzen dituzten jolasak dira eta oinarrian duten ideia da elkar onartzea, laguntzea eta gauzak partekatzea elkarrekin jolastuz eta sortuz.

Hiru funtzio nagusi dituzte. Lehenengoa prebentzioa da, zeren sozializazio arazoak aurreikus baitaitezke jolasen bitartez. Bigarren funtzioa haurren garapen soziala eta emozionala da. Eta hirugarren funtzioa terapeutikoa da, garapen arazoak dituzten haurren integrazio sozialari eta oreka emozionalari laguntzen baitiote.Zehatzago esanda, jolas hauek haurrei besteak kontuan hartzen erakusten diete, helburu komunak lortzeko laguntza ematen eta jasotzen, besteekin laguntza eta lankidetza harremanak edukitzen... Horregatik guztiagatik garapen integrala bultzatzeko erabil daitezke bai hezkuntza formalean eta bai ez formalean, eta baita arazo klinikoak eta terapeutikoak dituzten haurrei laguntzeko ere.

SOKA SALTOAN ARITZEKO JOLASAK. HAUSNARKETA:

Soka saltoan eta goman aritzeko euskal jolasak indartzea bi arrazoirengatik iruditzen zaigu egokia.

Alde batetik, umetatik barneratzen hasten dira sexu rolak alde batera uzteko edota ekiditeko. Izan ere, gure gizarte honetan jolas batzuk neskekin lotuta daude eta beste batzuk mutilekin. Horrek arazo handiak sortzen ditu, izan ere nesken eta mutilen arteko komunikazioa sarri askotan ez da behar beste ematen jolas ezberdinetara jolasten baitute. Gainera, umeek ez dute nahi dutenera jolasteko askatasun osoa, izan ere etiketatuak izango direnaren edota apartatuak izango direnaren beldur dira, baldin eta gizarteak inposatutako bide estandarra jarraitzen ez badute. Eta bide estandarra jarraitzea diogunean, neskak betiko soka saltoan eta mutilak futbolean aritzeari buruz ari gara.

Azpimarratzekoa da, mutilek jolasten duten jolasek, futbolak orokorrean, askoz ere espazio gehiago okupatzen duela edozein jolasalditan neskek jolasten duten jolasek baino. Ohikoa da ikustea mutilak futbolera jolasten parke osoa okupatzen dutelarik eta neskak ertz batean baloiak joko dieten beldurrarekin. Ondorioz, gune batzuk baloi bako guneak izateari primeran deritzogu. Gune hauetan neska-mutilek hainbat joku eta jolas konpartitzeko aukera edukiko lukete, rolak apurtuz. Jolas egoki bat soka saltoa izan daiketeelakoan gaude, mutilek aurreiritziak eta lotsak alde batera uzteko eta neskek beraiek gustoko ditzuten jolasek ere protagonismoa eta garrantzia dutela sentitzeko.

Beste alde batetik, soka saltoan erabiltzen diren abesti gehienak gaztelaniaz dira eta ezinbestekoa iruditzen zaigu hezitzaile bezala soka saltoan aritzeko euskarazko abestiak erakustea umeei. Ez erakustea bakarrik, baita hauek indartzea ere.

ZOTZ EGITEKO JOLASAK. HAUSNARKETA:

Zotz egiteko jolasak oso egokiak dira bestelako jolasen batetara jolastera goazenean taldeak egiteko, harrapatzailea edo “gelditzen dena” nor den erabakitzeko, jolasean ume bakoitza zein taldetakoa izango den edo zein paper edukiko duen erabakitzeko...Azken finean zotz egiteko jolasak oso eraginkorrak dira erabakiak era demokratiko eta baketsu batean hartzeko. Jolas hauen bidez suerteak edo zoriak hartzen du protagonismoa eta beraz, erabakiak hartzerako orduan ez dute ume baten hitzek edo argudioek, beste ume baten argudio edo arrazoiek baino balore gehiago edukiko. Jolas hauetan ume guztiak maila berean daude. Honi esker ez da haurren arteko bazterketarik gertatzen eta liskarrak ere ekiditen dira. Gainera, taldeak egiterako orduan ez dira beti talde berdinak egingo eta hau oso egokia izango da ume guztiak beraien artean harremantzeko edo komunikatzeko, betiko lagun taldera mugatu beharrean.

Jolas hauek hasiera batean inozokeria diruditen arren, hainbat bazterkeria eta zapalkuntza edo bullyng egoera ekiditeko oso eraginkorrak dira. Izan ere, jolas askotan taldeak egiterakoan edo paper ezberdinak umeei banantzerakoan, beti izaten dira ume berdinak bazertuta geratzen direnak. Bazterkeria kasu hauek askotan askoz arazo larriagoetan bukatzen dute, ikasle hauek ez baitira gai autoestimu altua edukitzeko eta beraien gaitasunak baloratzeko. Jolas hauek egon ezean, beti taldekatuko dira elkarrekin jolasetan “onak” edo “trebeak”direnak eta beste alde batetik “txarrak” edo “torpeak” direnak. Honek, ikasleen artean etiketak edo rolak sortzea dakar: liderrak, gizajoak...

Beraz, hezitzaileok edozein jolasekin hasi aurretik zotz egiteko jolasek duten eragin baikorra kontuan hartzea ezinbestekoa da. Gerora sortu daitezkeen arazo larriak ekiditea edo saihestea, arazo hauek konpontzea baino errazagoa baita.

EZAGUTZE JOLASAK. HAUSNARKETA:

Ezagutza jolasak, izenak esaten duen bezala, umeek elkarren artean ezagutzeko balio dute. Jolas hauek oso aproposak dira ume talde berri bat daukagunean eta beraien artean ezagutzea nahi dugunean. Jolas hauen bidez alde batera uzten dira aurreiritziak eta umeek beraien artean loturak ezartzen dituzte, apurka-apurka lotsak alde batera utziz. Beraien oskola apurtzen dute eta beste errealitate batzuk ezagutzera zabaltzen dira umeak.

Jolas hauek oso egokiak dira hasiera batetik taldeko harreman aberasgarriak eta sendoak egiteko, umeren bat baztertuta geratzea ekidinez. Gainera, askotan hitzen bidez askoz ere zailagoa egiten zaigu pertsonengana hurbiltzea eta ondorioz, jolas hauek eragiten duten kontakto bisuala, fisikoa...oso eraginkorrak dira hasierako harremanak sortzeko.

Hausnarketa

Gaur egungo haurrak gero eta sedentarioak direla eta aurrez aipatu ditugun mugimenduzko jolasak oso baliagarriak dira gure etxeko txikientzat. Baina zergatik dira gure haurrak gero sedentarioagoak?. Alde batetik, haurrekin gero eta gutxiago lantzen direlako mugimenduzko jolasak. Izan ere, askoz erosoagoa eta errezagoa baita umeak telebistaren, ordenagailuaren, bideo- jokoen... aurrean jartzea umeekin joko bat prestatzen hastea baino. Honi gehitu, egungo gizarte honetako aisia teknologi berrietara dago soilik bideratuta eta egun ume askok aisia gero eta gutxiago dutelako ere. Bestetik, aipatu, gure haurrak garai batean ez bezala oso gutxi ateratzen direla kalera, batez ere hirietako umeak. Duela urte batzuetako gaztetxoak, kalean, parkean,... ibiltzen ziren hainbat jolas ezberdinetara jolasten. Azken finean, esan genezake, aire libreko jolasak alde batean geratu direla eta ordenagailuak, Play Stationak,... jolasean tokia hartu dutela.

Umeen aisialdiarekin dugun arazoa ikusita egoera honi hirurehun eta hirurogei gradutako aldaketa eman behar diogu. Hau da, egun alde batera geratu diren ohitura politak berreskuratu behar ditugu. Baina horretarako beharrezkoa ikusten baitugu guraso, irakasle, etab laguntza. Hasteko, eskolan zein umeen aisian modu ezberdinetako jolasak landu behar ditugu. Bigarrenik teknologi berriei dutena baino garrantzi gutxiago eman eta azkenik umeak herriko plazetara, parkeetara,... atera behar ditugu gure aldaketa prozesu hau aurrera eraman ahal izateko.

Guzti honekin, gure haurren psikomotrizitatea eta baita sozializazio ere landuko dugu haurrekin modu entretenigarri batean.

domingo, 31 de octubre de 2010

Jolas tradizionalak (HAUSNARKETA)

Lehen aipatu dugunez, gure aburuz, jolas tradizionalak paper garrantzitsua jokatu dezakete aisialdian, izan ere, umeek jolas hauen bitartez betetzen lortzen duten helburu orokorrak oso interesgarriak dira, hala nola;
             -Aktibitate fisikoari garrantzia ematea.Osasuna, bizitzaren oinarri dela kontuan hartuta.
             -Jolasen aruak errespetatzen ikastea
             -Jolasean irabaztea edo galtzea normaltasunez hartzea (Guztiok nahiago dugu irabaztea baina galtzea zeozer normala denez, umeak konturatu behar dira ez dela ezer gertatzen galtzeagatik)
             -Talde jolasetan partahidetza bultzatzea
             -Jolas ezberdinak ezberdintzen ikastea
             -Jolasen estrategia basikoak eta taldeko taktikak ezagutzea eta aplikatzea

sábado, 30 de octubre de 2010

Eskuekin jolastekoak (HAUSNARKETA)

Eskuekin jolastu ahal diren joko hauek oso erosoak, dibertigarriak eta aproposak iruditzen zaizkigu aisialdian barneratzeko. Horrela umeen artean kontaktuaren bidez harremanak estutu eta sendotu egiten direla uste dugu.Hortaz, iharduera mota hauek komenigarriak dira umeen lotsa alde batera usteko eta gainera haien artean giro ona sor dadin. Bai binaka baita taldean ere proposatu ahal dira joku hauek. Hala nola; Binaka jolastu ahal den joku bat,  lehen aipatutako "Txinatar pultsoa" da. Berriz, taldeka "Urtxintxaren jolasa". Azken jolas honek gainera nesken eta mutilen arteko lotsak alde batera usteko nahiko erabilgarria da. Normalean Lehen Hezkuntzako adin tarte horretan mutilen eta nesken artean barrera bat modukoa ezarrita dago haien artean, lotsaren eraginez,alegia. Jolas honekin, hauen artean dauden tentsioak eta lotsak alde batera utzi ahal dira. Ondorioz taldekide guztien harremanak hobetzeko jolas aproposatu iruditu zaigu. Gainera,umeek iharduera mota hauek gustoko dituzte. Hau guztia dela eta, esan dezakegu, begiraleek kontutan hartu behar dituzten jarduerak direla hauek, eskuekin jolastekoak.

Abestiak eta Dantzak (HAUSNARKETA)

Aisialdian, umeeek halako iharduerak egitea, hots, dantzatu eta abestu, oso interesgarria iruditzen zaigu. Oso onuragarriak eta aproposak deritzogu aisialdian lantzeko. Lehen aipatu ditugun 12 jardueretan ikus daitekenez, edozein motatako kantak eta dantza ezberdinak landu daitezke. Abestiak eta kantak lantzea helburu erakargarriak ditu, hauen artean hurrengo hauek dira gure ustetan premiazko garratzia dutenak;
          -Lehengo eta behin, musikaren eta dantzaren bitartez umeek aktibitateaz gozatzea da.
          -Umeen adierazpen eta komunikazio kapazitatea sustatzea
          -Inguruko maifestazio kulturalak eta ohiturak ezagutzea.
          -Errespetuzko eta interesko jarrerak erakutsi
          -Umeen adierazpen posibilitateak aberastu eta dibertsifikatu errekurtsoen erabilerarekin.
          -Dantzaren bitartez egin daitezkeen mugimendu desberdinak koordinatu eta sinkronizatu
          -Abesteko garaian, taldeko sinkronazioa lortu
          -Bai gorputzaren erritmoa baita ahotsarena ere modu egokian erabiltzen ikastea
          -Taldean lantzea, haztea eta talde lanak dituen onuraz jabetzea
         
         
        

viernes, 29 de octubre de 2010

Talde eta korro jolasak (HAUSNARKETA)

Gure aburuz, joko hauen xede nagusia talde kooperazioa da, izan ere, taldearen funtzionamendu zuzenak jokoaren garapenean eragin zuzena izango du. Hots, ume batzuek jokaon ez balute interes handia izango, taldearen eta jokoaren dinamika apurtzeko ahalmena izan ahal dute. Hortaz, taldearen eta kide bakoitzaren inplikazioa ezinbestekoa da joku bakoitzean.
Beste helburu garrantzitsu bat hauxe izan daiteke; Ikasleek integrazioa hobetzen lortzea, hau da, ume bakoitza taldean erabat integraturik egotea. Helburu hau lortzea oso aberasgarria izan daiteke ikasle bakoitzarentzat, zeren eta horrela umeen arteko harremanak sendotzen dira.
Beraz, esan genezake, "Taldeko jolasak" umeen artean sustatzea nahitaezkoa dela hauen arteko harremanak sendotu ahal izateko