Aisialdia

"Aisialdia askatasun prozesu bat da non jasotzaileek jarrera zabala, askea eta konpromezuz beteta duten errealitatea eraikitzen den bitartean".
Mostrando entradas con la etiqueta jolasa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta jolasa. Mostrar todas las entradas

domingo, 19 de diciembre de 2010

Umeen gabonetako parkea

Asteburu honetan, 46. UMEEN GABONETAKO PARKEAk 20 egunez ireki ditu ateak, abenduaren 18tik urtarrilaren 9ra, Bilbao Exhibition Centren, barraka, jolas, jarduera ludiko, kultural eta kiroletako eskaintza zabalarekin.

BECko UGP Gabonetako aisialdi-agendako hitzordurik ospetsu eta beteranoena da eta aurten, inoiz baino gehiago, programazioa familiarteko aisialdia sustatzera bideratuta dago. Familia osoak jarduera berberetan parte hartu ahal izango du, denok gozatu ahal izateko.


“Jolasteak badu etorkizunik” eta “Bakea irribarre batekin hasten da” izango dira Eusko Jaurlaritzak 2010-2011ko UMEEN GABONETAKO PARKEAk iraun bitartean eskainiko dituen jardueren lelo eta mezuak.




miércoles, 1 de diciembre de 2010

Zer da ludoteka bat?

Umeak integratzeko baita jolasteko aukera ematen du. Eskolatik kanpo egiten dira herri edo hirigune desberdinetan. Normalean, arratsalde batzuetarako prestatzen dira. Ordutegi bat finkatzen da. Hau da, programaketa bat eskaintzen da eta nahi duenak apuntatu daiteke.

Ludoteka baten barruan finkatzen diren helburuak honakoak izan daiteke: ondo pasatzea, beste umeekin erlazionatzea, gauza berriak ikastea, denbora librean heztea, materiala zaintzen eta errespetatzen ikastea, etab.

Ludotekaren bidez, haurraren nortasuna garatzen da eta normalean jarduera hauek jokoen, tailerren eta jolas desberdinekin garatzen dira. Bertan ondo pasatzera joaten dira, baina aldi berean haien heziketarako eta trebetasunak garatzeko lagungarriak eta garrantzitsuak dira.
Ludoteka barruan arau batzuk daude eta hauek umeak baita hauen familiak bete behar dituzte.
Agertzen den argazki honetan ikusten da nola egon behar den antolatuta ludoteka bat, margozteko eta jolasteko mahaiak,
liburuentzako apalategiak, jostailuak gordetzeko armairuak, etab.

martes, 30 de noviembre de 2010

NOLA AUKERATU ESKOLAZ KANPOKO EKINTZARIK EGOKIENAK:


Eskolak kanpoko ekintzei ahalik eta probetxu handiena ateratzeko, hauek egoki aukeratzen jakin beharra dago. Iruzkin honekin atxikirik doan bideoak hainabt gomendio interesgarri ematen ditu eskolaz kanpoko ekintza hauek aukeratzean kontuan eduki beharko genituzkeenak.

Alde batetik, eskolaz kanpoko ekintzak ez dira inola ere ez inposatuak izan behar. Umea da protagonista eta beraz, bera izan behar da ilusioz eta gustura burutuko dituena ekintza hauek. Ondorioz, gurasoen interesak bigarren maila batean geratu behar dira eta ezinbestekoa da umearen iritzia entzutea. Guraso eta seme-alaben artean komunikazioa egotea oso garrantzitsua da, era honetan gurasoek ahalik eta ondoen ezagutuko baitute beraien umea, baita ume honen barrena eta barren horrek asetuta egoteko behar duena ere.

Nahiz eta umearen pasibotasuna desegokia izan eta beronek bere aisialdi librean ekintzak burutzea egokia izan, jarduera larregi burutzea ere ez da egokia. Izan ere, muturreko egoerak beti dira kaltegarriak. Honela ba, astean hiru ordu baino gehiago eskaintzea eskolaz kanpoko ekintzei ez da egokia. Haurrak denbora eduki behar du bere aisialdi libre propiorako, ikasketetarako, familiarekin erlazionatzeko...Umeari ez zaio dena antolatuta eman behar, berak ere bere denbora antolatzen jakin behar du. Gainera, aipatutako familiarekiko erlazioa oso garrantzitsua da, eta gaur egun tamalez, gero eta ume gehiago dira gurasoekin oso denbora gutxi pasatzen dutenak.

Azkenik, aipatu beharra dago eskolaz kanpoko ekintza guztiek beraien alde onak eduki arren, beraien artean oso ezberdinak direla eta bakoitzak ekarpen ezberdinak egiten dizkiola haurrari. Adibidez, kirolak oso egokiak dira umearen osasuna hobetzeko, elkartasuna indartzeko...Bestalde, musika edota dantzak kontzentratzeko balio dute, baita arduratsuak izaten laguntzeko ere. Hizkuntzak ikastera bideratutako ekintzak berriz, umeentzat oso aberasgarriak dira, izan ere garai honetan haurrek dena xurgatzen dute.

ZERGATIK JOLASTEN DUGU:

Askotan entzun dugu jolasa umeentzat oso garrantzitsua eta ezinbestekoa dela, baina zergaitia jakitea ez da hain erreza. Gai honen inguruan lau teoria ezberdin daude.

1) Energia gehiegi: umeak, betebeharrak asetzen gastatu beharko lukeen energia hori, nolabait erre behar du, beraz, jolasaren bidez egingo du. Nagusiek lanaren bidez gastatzen dute energia hau.

2) Erlajatzearena: jendeak tentsioa eskatzen duten ekintzak egin behar ditu egunean zehar eta tentsio hau libratzeko ekintza ludikoak egiten dira, hau da, jolasa. Tentsioa eskatzen duten ekintza hauek arau konkretuak ituzte eta hauetaz konturatzea eskatzen dute.

3) Praktikarena: entsegu, saiaketa edo aurre ariketa bezala jolasten dugu, eta hau beharrezkoa da geroko ekintzak ondo burutzeko (jolasak ez direnak).

4) Rekapitulazioarena: jolasaren bidez gizakion eboluzioan zehar emandako aurrerapausuak azalaratzen dira. Gure espeziea etapa batzuetatik pasatu da mendeetan zehar eta garapen hau umearen jolasean ematen da berriro.

Lau teoria hauez gain, Freud eta Vigotskik egindakoak ere aipatu behar dira:

- Freud: psikoanalisia aztertu zuen lehenengo psikologoa. Berak dioenez ume guztiek gogo konkretu batzuk dituzte. Batzuk kontrol soziala dagoelako ezin dira gauzatu eta jolasa gogo hauek bideratu edo gauzatzeko biderik inportanteena da. Horrela, jolasaren bidez atsekabeak kanporatu daitezke.

- Vigotski: teoria sozio-kulturalaren sortzailea. Jolasak ekintza sozialak dira eta hauetan besteekin elkarrekintzan sartzen gara eta ekintza sozial hauen bidez umea ohartzen da jolas horretan hartzen duen papera osagarria dela besteek duten paperarekin, beraz bere paperak funtzioa daukala besteak dauden heinean, horrela besteen garrantziaz ere ohartuz. Hau oso garrantzitsua da enpatia lantzen hasteko, hau da, beste pertsona baten lekuan jartzen jakiteko.

KONFIANTZA JOLASAK. ADIBIDEAK:

Ø ANIMALIAK TALDEKATU: Bost animalia ezberdin aukeratuko dira eta taldekide bakoitzari animalia bat tokatuko zaio. Begiak estaliak dituztelarik bakoitza tokatu zaion animaliaren soinua eginez animali horren taldea osatu beharko dute.

Ø ESTATUAK: Hirunaka jartzen dira. Taldeko batek begiak estaliak ditu. Beste batek postura bat hartzen du, begiak estalita dituenak postura hori kopiatzen saiatuko da. Horretarako begiak estalita dituen horrek bere kidearen gorputza zehatz mehatz ukitu beharko du. Hirugarren pertsonak, begiak estalita dituena postura egokian dagoela uste duenean, honek begietan duen benda edo zapia kenduko dio. Gero paperak aldatu egingo dira.

Ø HAIZEA ETA ZUHAITZA: Taldekide bat erdian jarriko da begiak estaliak dituelarik. Besteak bera inguratzen, mugitzen eta eusten egongo dira. Erdiko umeak bere gorputza “hilda” utzi beharko du.

Ø KROKETAK: Taldekideak lurrean etzaten dira eta besoak goian uzten dituzte. Gero banaka taldekideen gainetik pasatu beharko dira, daukaten posizio bera mantenduz eta bueltak emanez. Batek bukatzen duenean hurrengoa hasiko da.

Ø TXIO-TXIO: Taldekideen artean bat oiloa izango da eta besteak txitak. Leku ilun batean burutuko den ekintza izango da. Txitek oiloa aurkitu behar dute eta horretarako jendearengana joan behar dira eta “txio-txio” esan. Beste pertsonak “txio-txio” esaten erantzuten badio, bera ere txita dela esan nahiko du eta ondorioz, oiloa bilatzen jarraitu beharko du. Baina halako batean, besteak ez badio erantzuten bera oiloa dela esan nahiko du eta eskua emango dio txitak oiloari. Horrela jarraituko du jolasak txita guztiak oilo bihurtu arte eta oilo guztiek beraien artean kate bat osatu arte.

ZAPATILA PAREA BILATU: Binaka jarriko dira umeak. Partaide batek begiak estaliak izango ditu. Beste partaideak lekutik mugitu gabe zapatila parea urkitzen eta gero bera dagoen lekura bueltatzen lagunduko dio ahoz instrukzioak emanez.

SORMENEZKO JOLAS KOOPERATIBOAK. ADIBIDEAK:

Adibidez, talde kohesioko jolas bat txiklearena da. Bakoitza txikle zati bat da eta gelan saltoka ibiltzen da hanka biak elkarturik eta ñam-ñam esanez. Txikle zatitxo batek beste bat ukitzen badu elkartu egiten dira, azkenean denek txikle handi bat osatu arte. Jolas hau saioaren hasieran taldearen kohesioa indartzeko da. Haur bakoitzak taldeko partaide sentitu behar du. Bakoitzak laguntza eman eta jaso egiten du helburu komun bat lortzeko; txikle handi bat osatzea, alegia.

Hondarrezko zakutxoaren jolasa laguntza jolasa da. Bakoitzak buruan hondarrezko zakutxo bat dauka eta gelan ibiliz doa. Zakutxoa erortzen zaiona izoztuta gelditzen da eta beste lagun bat izoztuta dagoela konturatu eta laguntzera joan arte mugitu barik egon behar du. Laguntzera doanak berriro zakutxoa buru gainean jartzen dio eta ostera mugitzen hasten da. Jolas honen interpretazioa honakoa da: ikusi egin behar dute nork behar duen laguntza, hots, zein dagoen izoztuta. Ondoren, laguntzeko jarrera eduki behar dute gerturatu eta zakutxoa jartzeko. Horrez gain, lagundu bitartean zakutxoa eror dakioke laguntzen ari denari, hau da, izoztuta gera daiteke; beraz, kontuz ibili behar du.

Hitzen bazarra izeneko jolasa lankidetza jolasa da. Bost haurreko taldea egiten da eta bakoitzari kartazal bat ematen zaio barruan bost hitzekin. Denen artean 25 hitz dituzte eta bost esaldi osatu behar dituzte, hitzik soberan gelditu gabe. Esaldiak osatzeko beharrezkoa dute beren hitzak lagunei ematea eta haienak jasotzea. Jolas hau hitzak hartu eta ematean datza, laguntza hartu eta jaso behar dute helburu komuna lortzeko.

Ahozko komunikazioko jolas bat ipuina osatzearena da. Bakoitzak ipuin zatitxo bat kontatu behar du, batak bestearen jarraian eta azkenean ipuina osatu. Pertsona bakar batek kontatutako ipuin batek bezala gelditu behar du. Beraz, haurrek adi egon behar dute aurrekoek esaten dutena entzunez. Horrela, besteei entzuten ikasten dute.

Ahozkoa ez den komunikazio jolas bat animalien bikoteak osatzearena da. Bakoitzari animalia bat dela esaten zaio eta animalia bakoitzeko bi pertsona egongo dira. Guztiei begiak estaltzen zaizkie eta bakoitza bere animaliaren hotsa egiten hasten da bere bikotea bilatu arte. Jolas honek entzumen aktiboko jarrera bultzatzen du; haurrek adi egon behar dute besteek esaten dutena entzuteko.

SOKA SALTOAN ARITZEKO JOLASAK. ADIBIDEAK:

Ø AITA-AMA: ( Sokari eragiten zaio eta zenbatzean azkarrago egingo da)

“ Aita, ama, zenbat gozoki jango ditut?
Txikia naiz eta ez dakit : 1,2,3,4...
Aita, ama, zenbat urterekin elkartuko naiz?
Txikia naiz eta ez dakit: 1,2,3,4...”

Ø KANTAURI ITSASOA: Sokari eragiten zaio, hasieran buelta osoa eman barik “olatuak goraka” esan arte. Azken esaldia kantatzen denean, sokari eragiten diotenak alde batera eta gero bestera mugituko dira soka eragiten jarraituz, saltoka dagoenak mugimendu berbera egin beharko duelarik.

“ Kantauriko itsasoan, olatuak goraka
Itsasontzi bat irten da olatuen artean.
Hemendik hara eta handik hona (bis)”

Ø KONGITO KONGITO: Saltoka dagoenak abestian esaten dena egin behar du keinuz.

“ Kongito kongito sartu sokara,
kongito kongito ukitu lurra,
kongito kongito ukitu zerua,
kongito kongito hanka batekin,
kongito kongito bestearekin,
kongito kongito orain biekin,
kongito kongito irten sokatik.”

Ø NIK DITUT GURAIZAK: Salto egiten duenak abestian kantatzen dena egin beharko du hanka eta eskuen bidez.

“ Nik ditut guraizeak, ireki eta itxi.
Lurra ukitu, zerua ukitu,Belauniko jarri eta irten kanpora”


Ø PEIO TXOFERRA: Soka barruan dagoenak hiru salto eman behar ditu eta “lere” esaten denean makurtu egin behar da. “Lere” esaten denean, sokari ematen daudenak airean emango diote bira sokari. Berdina egiten da abestian zehar “lere” agertzen den bakoitzean eta bukatzerakoan “lere” hainbat aldiz errepikatzen da. Errepikatzen den momentu honetan soka barruan dagoenak salto eta makurtu egin beharko da jarraian ahal beste alditan.

“ Peio txoferrak lere, galdetu zidan lere,
ea nahi nuen lere, kotxez ibili lere.
Nik grazia handiaz lere, erantzun nion lere,
Oinez ibili lere, nahiago nuela lere,lere,lere,lere...”

Ø SALTOKA SALTOKA: Pertsona bat saltoka dago eta “X”-en izena esaten denean, bigarren hau ere sartu egingo da barrura. Biak saltoka egongo dira denbora batean, hasieratik saltoka egon denak buelta eman arte eta kanpora irten arte. Hau irteten denean, beste bat sartuko da salto egitera. Honela jarraituko du jolasak denek parte hartu arte.

“ Saltoka saltoka nabil ni gustura,
salto eta salto bat sartu arte.
Sartu dadila “X” eta biok elkarrekin
salto eta salto bat irten arte.Eman ezazu buelta eta irten zaitez.”

domingo, 31 de octubre de 2010

Jolas tradizionalak

Aisialdian praktikatu ahal diren beste jolas ekoizkor batzuk tradizionalak dira. Iharduerak prestatzerakoan, gure ustetan funtsezko inportantzia dute jolas hauek. Jolas tradizionalen artean hurrengo hauek aipatzea erabaki dugu;
1-Kromoak; Kromoei buelta eman behar zaie. Marrazkia behera begira jartzen da eta eskuarekin astinduz buelta ematen saiatu.
2-Tortoloxak; Normalean arkumeen hezur margotuak erabiltzen dira. Tabak lau alde dituzte eta bakoitzak izen bat dauka: Lehenego jokalariak bere tabak lurrera botatzen ditu(normalean 6;8 edo 12 izan daitezke). Ondoren pilota bat botako du airera eta honek lurra ukitu baino lehen tabak hartzen saiatu behar da, bat gutxienez. Hala ere, tabak alde berdinean daudela hartu behar dira, beraz posizio horretan ez daudenei buelta eman behar zaie.
3-Zibak; Zirkulu bat irudikatzen da lurrean, batek barrura sartu behar du ziba eta besteek ateratzen saiatu behar dute.
4-Kanikak; Kanikak zulo batera sartu behar dira edo bestela lurrean marraztutako borobil batera. Besteen kanikak jotzea zilegi da.
5-Trukemea; Harri edo egur tako bat bota behar da lehenengo zenbakira eta oin batekin saltoka ibilbide guztia egin behar da. Bueltan bat zenbakia dagoen harria hartu eta kanpora salto egin behar da. Zenbaki guztiekin berdina egingo da.
6-Txapak; Txirrindulare lasterketa egin daiteke. Lasterketa egiteko ibilbide bat marrazten da lurrean eta helmugara lehena irinsten dena irabazlea da. Iturria ibilbidetik ateratzen bada, berriz hasierara joko beharko du jokalariak. Besteen txapak ukitu daitezke.

sábado, 30 de octubre de 2010

Eskuekin jolastekoak

Atal honetan, aisialdian umeekin lantzeko iharduera aproposak aurki ditzakegu: esate baterako;
1-Eskuen nahasatea; Eskuak mahi gainean jartzen dira. Ezkerreko eskuaren eskualdean ezkerrean dagoenaren eskumako eskua egon behar da, eta eskumako eskuaren ezkerraldean eskuman dagoenaren eskerreko eskua. Norbait hasten da, beti eskumarantz. Ordenean, eskuek kolpeak eman behar dituzte mahi gainean. Kolpe batek jarraitzera behartzen du, bi kolpek norabidea aldatzera, eta hiru kolpek saltotxo bat ematera. Huts egiten duenak huts egin duen eskua jokotik kentzen du.
2-Txinatar pultsoa; Binaka. Atzamar lodia gorantz begira jarrita, beste atzamarrekin bestearen atzamarrean harrapatu egiten dira, eta atzamar lodiarekin bestearen atzamar lodia zapaldu behar da.
3-Urtxintxaren jolasa; Korruan eskumako eskua beti eskuman dagoenaren ezkerreko eskuaren gainean kokatu behar da. Abesten den bitartean eskumako eskuarekin ezkerrekoaren eskumako eskuari jotzen zaio kate bat osatuz. Azken kolpea ematen bada, kolpea jazo duenak eman behar du muxua, eta bestela huts egin duenak. Denek begiak ixten dituzte eta muxua nori eman dion asmatu behar dute.
Urtxintxaren jolasa da,
ezkuta ezazu eskua
bestela, jotzen bazaitut,
muxua eman beharko duzu.

viernes, 29 de octubre de 2010

Talde eta korro jolasak

Joko hauen artean, guretzat interesgarrienak eta dibertigarrienak hurrengo hauek izan dira;
1-Kanika txiki bat; Jolas honetarako kanika bat behar da. Partaide guztiek borobil bat egiten dute eta eskuak itxi egingo dituzte zerbait barruan balute bezala, bik izan ezik, erdian geratuko direlarik. Batek eskuetan kanika bat izango du, eta abestiak dirauen bitartean eskuak korruan dagoen jendearen eskuetan sartuko ditu, bati utziko diolarik kanika. Korru barruan berarekin dagoenak asmatu beharko du abestia amaitzerakoan kanika noren eskuetan utzi duen.
Kanika txiki bat dabil
jauzika eskutik eskura
nork ote du?nork ote du?
nork ote du nire kanika?
2-Katutxo gizajoa; Taldekide batek katuaren papera hartu eta miau esango dio beste bati. Honek "katutxo gizajoa" esan behar dio barre egin barik.
3-Marrazki nahasiak; Batek marrazki bat egingo du paper baten zati batean, alde hori estali eta ondokoari pasatuko dio. Horrela jarraian bata bestearen atzetik eta azkenean, guztien artean egindako marrazkia ikusiko da.
4-Orkestra zuzendaria; Pertsona batek orkestra zuzendaria nor den asmatu beharko du. Orkestrako kideak keinuak eginez egongo dira, zuzendariari keinua kopiatuz eta zuzendaria keinua aldatu ondoren guztiek keinua aldatu beharko dute.
5-Twister; Jokalariek beraien gorputz atalekin, beste batek esaten duena ukituko dute: Hauek jantzita dauzkaten arroparen koloreak. Jendea ezin da lurrera erori eta baliteke guztien artean korapilo bat sortzea.