Tailerrak oso garrantzitsuak dira umeen garapenerako. Tailerren bidez, hauek kapazak izan behar dira ekintza desberdinak garatzeko. Aukera ematen dute gauzak behin eta berriro saiatzeko, behatzeko, interbideak bilatzeko, pazientzia izateko, etab. emaitza lortzeko.
Tailerrak planifikatzerako orduan kontuan izan behar da umeen adina, espazioa, taldea eta garatzeko beharrezkoa izango den denbora, umeen erritmoa errespetatuz.
Tailerrak egiterakoan, beti egongo da begirale bat laguntza eskaintzeko. Saiatu behar gara pausuz- pausu egitea umeak azalpenekin galdu ez dezaten, horrela laguntza behar dutenek galdetu dezakete edo bukatu duen umeren bat lagundu ahal dio.
Ekintza gehienak aurrera eramateko beharrezkoa eta ezin bestekoa materiala da. Erabiltzen diren materialak normalean, umeentzako ezagunak dira. Egingo den tailerra azaltzerakoan aurkeztu behar zaizkie; alde batetik material suntsigarria (kola, kotoia, artilea …) eta material ez suntsigarria (artaziak, pintzelak, erregelak …).
Hurrengo web orrialdeetan aurki ditzakezue umeekin burutu ahal diren tailer desberdinak:
No hay comentarios:
Publicar un comentario