Zotz egiteko jolasak oso egokiak dira bestelako jolasen batetara jolastera goazenean taldeak egiteko, harrapatzailea edo “gelditzen dena” nor den erabakitzeko, jolasean ume bakoitza zein taldetakoa izango den edo zein paper edukiko duen erabakitzeko...Azken finean zotz egiteko jolasak oso eraginkorrak dira erabakiak era demokratiko eta baketsu batean hartzeko. Jolas hauen bidez suerteak edo zoriak hartzen du protagonismoa eta beraz, erabakiak hartzerako orduan ez dute ume baten hitzek edo argudioek, beste ume baten argudio edo arrazoiek baino balore gehiago edukiko. Jolas hauetan ume guztiak maila berean daude. Honi esker ez da haurren arteko bazterketarik gertatzen eta liskarrak ere ekiditen dira. Gainera, taldeak egiterako orduan ez dira beti talde berdinak egingo eta hau oso egokia izango da ume guztiak beraien artean harremantzeko edo komunikatzeko, betiko lagun taldera mugatu beharrean.
Jolas hauek hasiera batean inozokeria diruditen arren, hainbat bazterkeria eta zapalkuntza edo bullyng egoera ekiditeko oso eraginkorrak dira. Izan ere, jolas askotan taldeak egiterakoan edo paper ezberdinak umeei banantzerakoan, beti izaten dira ume berdinak bazertuta geratzen direnak. Bazterkeria kasu hauek askotan askoz arazo larriagoetan bukatzen dute, ikasle hauek ez baitira gai autoestimu altua edukitzeko eta beraien gaitasunak baloratzeko. Jolas hauek egon ezean, beti taldekatuko dira elkarrekin jolasetan “onak” edo “trebeak”direnak eta beste alde batetik “txarrak” edo “torpeak” direnak. Honek, ikasleen artean etiketak edo rolak sortzea dakar: liderrak, gizajoak...
Beraz, hezitzaileok edozein jolasekin hasi aurretik zotz egiteko jolasek duten eragin baikorra kontuan hartzea ezinbestekoa da. Gerora sortu daitezkeen arazo larriak ekiditea edo saihestea, arazo hauek konpontzea baino errazagoa baita.
No hay comentarios:
Publicar un comentario