Ø ANIMALIAK TALDEKATU: Bost animalia ezberdin aukeratuko dira eta taldekide bakoitzari animalia bat tokatuko zaio. Begiak estaliak dituztelarik bakoitza tokatu zaion animaliaren soinua eginez animali horren taldea osatu beharko dute.
Ø ESTATUAK: Hirunaka jartzen dira. Taldeko batek begiak estaliak ditu. Beste batek postura bat hartzen du, begiak estalita dituenak postura hori kopiatzen saiatuko da. Horretarako begiak estalita dituen horrek bere kidearen gorputza zehatz mehatz ukitu beharko du. Hirugarren pertsonak, begiak estalita dituena postura egokian dagoela uste duenean, honek begietan duen benda edo zapia kenduko dio. Gero paperak aldatu egingo dira.
Ø HAIZEA ETA ZUHAITZA: Taldekide bat erdian jarriko da begiak estaliak dituelarik. Besteak bera inguratzen, mugitzen eta eusten egongo dira. Erdiko umeak bere gorputza “hilda” utzi beharko du.
Ø KROKETAK: Taldekideak lurrean etzaten dira eta besoak goian uzten dituzte. Gero banaka taldekideen gainetik pasatu beharko dira, daukaten posizio bera mantenduz eta bueltak emanez. Batek bukatzen duenean hurrengoa hasiko da.
Ø TXIO-TXIO: Taldekideen artean bat oiloa izango da eta besteak txitak. Leku ilun batean burutuko den ekintza izango da. Txitek oiloa aurkitu behar dute eta horretarako jendearengana joan behar dira eta “txio-txio” esan. Beste pertsonak “txio-txio” esaten erantzuten badio, bera ere txita dela esan nahiko du eta ondorioz, oiloa bilatzen jarraitu beharko du. Baina halako batean, besteak ez badio erantzuten bera oiloa dela esan nahiko du eta eskua emango dio txitak oiloari. Horrela jarraituko du jolasak txita guztiak oilo bihurtu arte eta oilo guztiek beraien artean kate bat osatu arte.
ZAPATILA PAREA BILATU: Binaka jarriko dira umeak. Partaide batek begiak estaliak izango ditu. Beste partaideak lekutik mugitu gabe zapatila parea urkitzen eta gero bera dagoen lekura bueltatzen lagunduko dio ahoz instrukzioak emanez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario