Aisialdia

"Aisialdia askatasun prozesu bat da non jasotzaileek jarrera zabala, askea eta konpromezuz beteta duten errealitatea eraikitzen den bitartean".

martes, 30 de noviembre de 2010

ASTIALDI KONTSUMOA ETA ASTIALDIRAKO HEZIKETA

Astialdia, berez, ez da garrantzitsuena, denbora horetan burutzen diren jarduerak baizik. Hauen bitartez balore batzuk sortzen ditugu eta hauek bizitzaren esparru guztietara zabaltzen dira. Ez da denbora askea izan behar dena, pertsona baizik, bere astia nahi duen moduan erabiltzeko.

Ongizate eta zoriontasun irudia kanpotik bidaltzen digute, baina guk gurea bilatu behar dugu. Astiladirako heziketaren bitartez bizitzaren idealak, baloreak, landu ahal dira. Gizartea eraldatu, alternatiba berriak sortuz.

Baina galdera honako hau da: ba al dakite egungo haur eta nerabeek astialdia erabiltzen?

Gaur egun, aisia eta kontsumoa elkarrekin doaz. Esan daiteke, kontsumo oro aisia dela, eta aisia oro kontsumoa. Kontsumo-gizartearen joeretako bat, aisiari garrantzi handiagoa ematea da, gauza edo objektu kontsumoaren alde. Kontsumoa egoera honetaz baliatu da eta balore ekonomikoekin erlazionatzen da ( Aisia= dirua gastatu), eta haur eta nerabeak kontsumorako objektuak bilakatzen dira. Aisiarako produktuak eta egoerak inposatzen dizkigute, boteredunek ezarri duten kontsumo-gizarte kulturaren bitartez. Beraien helburua gizarteko kide guztaik talde menperatzailearen balio berberak edukitzea da. Gure bizitza eta gure ondorengoena bideratu nahi dute.

Ekintzen egituraketa bat ematen da. Bai denboraren aldetik- oporrak, asteburuak, zubiak- bai bitartekoen bitartez- telebista, dvd-a, mugikorra, kontsola- eta baita merkatal guneen bidez ere, non denetarik egin dezakegun bertan: “Zara”-n erosketak egin, biolentziaz beteriko film yanki bat ikusi, Mac Donalds-era joan hanburgesa bat jatera, boloetan jolastu...

No hay comentarios:

Publicar un comentario